Lankidetza

Amalur EIS proiektuarekin kolaboratu nahi baduzu, hainbat modutan egin dezakezu:

Lankidetza zientifikoa

Amalur-EISek lankidetzarako bokazio irekia du eragile ezberdinekin, bai arlo akademikoan, erabaki publikoen hartzean, bai erakunde zibil eta sozialetan. Horregatik, izaera zientifikoko proiektu batean gurekin kolaboratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan (info@amalur-eis.eus) zure proiektua komentatzeko.

Aholkularitza

Dataset geografiko zehatzak edo pertsonalizatuak behar badituzu, eskaripean sor ditzakegu (eremu geografiko eta tenporala, LCIA metodoa, datu-formatua, etab.). Zerbitzu hau erregistratutako erabiltzaileentzat eskuragarri dago ordainketa baten truke eta plataforma mantentzen eta hobetzen lagunduko du. Jar zaitez gurekin harremanetan (info@amalur-eis.eus) zure behar zehatzak komentatzeko.

Amalur-EISen lagunak