Zer da Amalur EIS
Amalur EIS UPV/EHUko Ekopol ikerketa-taldearen testuinguruan garatutako ekimen bat da. Analisi zorrotza erreferentzia gisa hartuta, Europako esparruan nazioarteko zein tokiko irismena izatea du helburu.
Ikuspegia
Gure ezagutza zientifiko eta teknologikoa proiektu baten zerbitzura jartzea, neurri, adierazle eta ebidentzia berriak ekartzeko, klima-larrialdiaren eta ingurumen-krisiaren aurrean presako neurriak hartzera bultzatzeko.
Nor gara
Misioa
Zorroztasun zientifikotik iturri kutsatzaileen ingurumen-inpaktuari buruzko informazio fidagarria sortzea, honako hauengatik garrantzitsua dena:
- herritarrak, informaziorako sarbide libre eta doanerako eskubidearen egikaritzan;
- agente publiko eta pribatuak, ingurumena babesteko erabakiak hartzeko gaitasuna eta erantzukizuna dutenak, prebentzio eta zuzenketa ekintza zehatzen aktibazioan; eta
- komunitate akademikoa, berrikuntzarekin eta ikerketarekin duen konpromisoan.
Balioak
-
Zorroztasun zientifikoa
Ebidentzian oinarritutako informazioa sortzen dugu, metodo sendo eta kontrastagarriekin. -
Gardentasuna eta trazabilitatea
Datuak, hipotesiak, mugak eta ziurgabetasunak esplizitu egiten ditugu emaitzak egiaztatzeko. -
Independentzia eta osotasuna
Analisiaren objektibotasuna babesten dugu eta interes-gatazkak saihesten ditugu. -
Ezagutza irekia eta erabilgarria
Ingurumen-informaziorako sarbide libre eta doakoa defendatzen dugu, argitasunez komunikatua eta interes publikora bideratua. -
Inpaktua eta klima-larrialdi
Neurri eta adierazleak klima-larrialdiaren eta ingurumen-krisiaren aurrean erabaki eta ekintza zehatzen zerbitzura jartzen ditugu.